XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, horrela gertatzen da.

Izarren artean kolore-diferentziak badaude.

Zenbait izarrek, Antares-ek esaterako, kolore gorrixka nabaria du; beste batzuk, Vega adibidez, garbi-garbi urdinxkak dira.

Honek, Antares gugandik oso azkar urruntzen ari dela eta Vega oso azkar hurbiltzen ari zaigula esan nahi al du akaso?.

Ez derrigorrez. Zoritxarrez kolore-diferentziak eragin ditzaketen beste kausa batzuk ere badira.

Eguzki bera ere, gorrixka jartzen zaigu gugandik ihes ez doanean.

Orduan gertatzen ari dena zera da: argia atmosferaren oso zati lodia zeharkatzen ari dela eta bertan dauden molekulek eta hauts-partikulek argia errefraktatzeko eta barreiatzeko aukera handiagoa dutela.

Uhin-luzera motzak luzeak baino errazago barreiatzen dira.

Beraz, egunez zerua urdina da espektroaren uhin-luzera motzeko muturra barreiatzen delako.

Eguzkia altu dagoenean modu honetan barreitatutako argi-kantitatea ez da nahikoa argiaren koloreari modu ikusgarrian eragiteko.

Hala ere, Eguzkia horizonteari hurbiltzen zaion heinean, uhin-luzera laburreko eskualdearen zatirik handiena barreiatua izaten da, argiak zeharkatu behar duen hautsezko atmosferaren zatia lodiagoa delako.

Gelditzen denak gorria du kolorea (23) Ilunabarreko Eguzkia egunsentikoa baino gorriagoa da, jeneralean egunaren bukaeran aireak hasieran baino hauts gehiago izaten duelako.

Bestalde, substantzien kolorea tenperaturaren arabera aldatu egiten da.

Burdinazko bolatxo bat berotzen badugu, une batetik aurrera kolore gorria hartzen du.

Tenperaturak gorantz egiten badu, gorria distiratsuago bilakatuko da, ondoren laranja eta azkenik zuri-urdinxka.

Tenperatura handiagotu ahala, argia uhin-luzera motzeko norabidean lerratzen da.

Hala eta guztiz ere, lerrakuntza horrek ez du bola gugana edo gugandik ihesi higitzen ari denik esan nahi.

Kolorea konposizio kimikoaren funtzio ere izan daiteke.